Teknologien gorakada hezkuntzan

XXI. mendean, teknologiek izugarrizko igoera izan dute. Ikasgelan teknologiak erabiltzearen inguruan, irakasleen artean Samsung- ek 2016an egindako ikerkta batek, ikastetxeetan teknologien erabilerak izan ditzakeen abantailen inguruan hainbat ondorio atera ditu.

Irakasleen %84ak haren ikasleetan sormenean eta arrazoimenaren gaitasunean gorakada du nabari eta %74ak dio IKT-en txertatzeari esker, ikasleei hauen erabilera arduratsu bat izaten ikasten laguntzen diela. Irakasleen %92-ak ere, teknologia berrien erabilpenak, mundu teknologikoan hobeto moldatzeko gaitasun teknologikoak hobetzen dituela uste du.

Espainiako irakasleen artean, teknologia berrien erabilpenei esker, ikasleak haien artean kolaboratiboak direnaren iritzia du %84ak, ikasteko ahalegin gehiago erakusten dutela %79ak, eta irakatsitako edukiak erreztasun handiagoarekin ulertzen dituztela uste du %74ak. Horretaz gain, irakasleen %75-ak gelako giroan hobekuntza ere antzematen du.

Beraz, lau irakasletik hiruk uste, %77ak hain zuzen ere, uste dute oso interesgarria dela liburuak formatu digitaleko saioengatik ordezkatzea eta hezkuntzan, hain zuzen ere, mundu digitalizatu honetan ere murgiltzea.

Hala ere, esan beharra dago, IKT-ak hezkuntza sisteman txertatzea ez dela beti aurrerakuntzaren sinonimo. Izan ere, tresna modernoagoak izan arren, edukiak ez dira aldatzen, eta baliteke oraindik liburuen eredu tradizionaletan oinarritzen den ikastetxe batek, IKT-ak guztiz txertatuta eta normalizatuta dituen baino eduki aurrerakoiagoak ematea. Beraz, tresna beran abiapuntua jarri beharrean, edukian eta baloreetan ipini beharko genuke, hau da, tresnak eguneratu aurretik, emango ditugun edukiak eguneratuta dauden bermatu beharko genuke.

Bestalde, aurretik aipatutako abantailez gain, hezkuntza-sistema hainbeste digitalizatzeak baditu bere desabaintalak ere, izan ere, familia guztiek ez dute IKT-ak eskuragarri izateko nahibeste baliabide ekonomiko, eta horrek ikasleen artean desberdintasunak egotea eragiten du, "eten digitala" sorraraziz, batzuek beste batzuekiko abantaila dutelako. Gainera "eten digital" hori ez da soilik zenbat ikasleren artean gertatzen, hainbat ikastetxeren artean baizik, ikastetxe guztiek ez baitute balkiabide teknologikorik izateko aukera.

Beraz, hezkuntzan teknologia berrien txertatzea oso aberasgarria izan daiteke, betiere modu arduratsu baten egiten bada. Horretaz gain, ikasle bakoitzaren errealitatea eta egoera kontuan hartzea ezinbestekoa da, ezin baita ahaztu hezkuntzaren helburua ikasle guztiek haien gaitasunak garatzean eta hobetzean eta ikaskuntza inklusibo batean datzala, hau da inor kanpoan geratu gabe. Ikastetxeen kasuan ere, hauen arteko "abantaila teknologikoei" dagokionez, antzekoa gertatzen da, izan ere, gizarteko kide guztiek modu bateratu batean egin behar dugu aurrera, guztion ongizatea berma dadin.

Iturria: https://www.aula1.com/tecnologia-en-la-educacion/

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mapa mentalak ikasten hasi nahi?

Nola babestu identitate digitala?

Zuzen jokatu sarean zabiltzanean!