Nola babestu identitate digitala?

Gure bizitzan, identitate bat dugun bezala, sarean ere gu nor garen definitzen dituen aztarnak daude, eta identitate digitala deitzen da. Identitate digitala, gure datu pertsonalez zein guk sarean egiten ditugun ekintzez osatuta dago.

Esan beharra dago bizitza errealean bezala gure identitate beti seguru ez dagoen bezala, gure identitate digitala ere ez dagoela beti seguru sarean. ABC egunkariaren arabera, Espainian, biztanleriaren %18ari lapurtu diote noizbait haren identitate digitala.

Hala ere, hau babesten saiatzeko tresna edo baliabide batzuk hainbat proposamen daude. Génersis erakundeak hurrengo hauek proposatzen ditu.

1.  Pribatutasun- politika egiaztatu. Pertsona orok, haren perfileko zein sare sozialetako pribatutasun ezarpenak konfiguratzearen arduraduna da. Honekin batera, zure perfila eta argitalpenak ikusteko aukera nork duen erabakitzen du, asmo txarrak dituen edonor sar ez dadin ekidinez. Horretaz gain, edonon perfila sortu aurretik haren pribatutasun politikak ikuskatzea komeni da.

2. Web gune seguruetatik nabigatu. Web gune batek gure datuak eskatzen badizkigu, haren pribatutasun politika eta segurtasun mailari arreta jartzea ezinbestekoa da. Orokorrean, hasieran "hhttps" URL-a baino lehen jartzen duenean, konexio seguru baten aurrean gaudenaren seinale da. Honek esan nahi du, ciberdelitugileari askoz zailagoa egingo zaiola zure datuak lortzea.

3. Pasahitz seguruak erabili. Pasahitza zure datuen eta ciberdelitugilearen artean dagoen lehenengo barrera da, eta askotan bakarra ere. Horregatik, segurua izatea oso garrantzitsua da. Sei karaktere baino gehiago izan behar ditu beti eta simboloak, gidoiak eta letra larriak bezalako karaktere bereziengatik sortutakoa izan behar da. Gainera, kontu bakoitzarentzako pasahitz desberdin bat izatea komeni da, horrela, kontu bat kaltetua izan arre, gainerakoak babestuak mantenduak dira.

4. Software-a aldizka eguneratu. Egunero birus informatiko berriak agertzen dira, beraz, software-a eguneratzea ezinbestekoa da. Aktualizazioetan, orokorrean dohoak direnak, birus berri horiek mehatxu bat erakuts ez dezaten ziurtatzen dute fabrikatzaileek. Berez, programa askok aktualizazio automatikoaren aukera daukate.

5. Wi-Fi konexio babestuak erabili. Babestu gabeko konexio inalambriko bat erabiltzean, adibidez, kafetegi askotan eskaintzen direnak, zure datuak airean "hegan" geratuko balitz bezala gertatzen da, informatika ezagutza minimo batzuk dituen edozein pertsonaren esku. Horregatik, soilik sare seguruetara konektatzea komeni da. Bestalde, sare publiko batera konektatzea erabakitzen baduzu, web gune seguruetatik nabigatzen ari zarela eta aplikazio ezagunak erabiltzen dituzula ziurtatu.

Aurreko gomendio guztiak kontuan hartuz gero, gure identitate digitala sarean askoz babestuagoa egongo da, eta hau lapur diezaguketen aukera gutxiago egongo da.

Gaur egun ikastetxeetan, gero eta baliabide teknologiko gehiago erabiltzen dituzte ikasleek; edukiak sarera igotzen dituzte, askotan sarearen bidez komunikatzen dira, irakaslearekin e- mailak elkarbanatzen dituzte, etab. Informazio ugari dute sarean, eta jardun handia egiten dute bertan, horregatik ezinbestekoa da sarea modu seguru batean iblitzea eta haien identitate digitala behar bezala babestea.

Iturria: https://blog.genesis.es/cinco-consejos-para-proteger-tu-identidad-digital/

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mapa mentalak ikasten hasi nahi?

Zuzen jokatu sarean zabiltzanean!