Mapa mentalak ikasten hasi nahi?

Ordu osoan zehar, egun osoan zehar, aste osoan, zehar urte askotan zehar... informazio ugari jasotzen dugu etengabean. Informazioa datokigu kanal eta bide askotatik, batez ere hezkuntza arloan. Saio bat amaitzean, adibidez, informazio asko jaso dugula konturatzen dara eta irakasleak esandako guztia harrapatu ote dugun galdetzen diogu gure buruari, izan ere, buruan hainbeste informazio edukitzeak batzutan gauzak nahastera eraman gaitzake.

Informazio guzti hau gure buruan antolatzea ezinbestekoa da, edukia ez bakarrik ulertu, baizik eta barneratzeko. Horretarako, modu asko daude, eta bakoitzak harentzat modu egoki eta argiena dena aukeratzen du.

Eskemak ez ezik, gaur egun mapa mentalak ere oso erabiliak dira. Izan ere, oso metodo erabilgarria da dugun informazioa modu antolatu batean biltzeko eta barneratzeko. Mapa mental bat egiteko lehenik eta behin, edukiaren gaia erdigunean jarri behar da, izenburu bezala. Ondoren, izenburu horretako "adarrak" izango balira bezala, gai horren atalak jarriko genituzke eta bertatik beste "adartxo" txikiagoak atera beharko genituzke atal horrek inguruko informazio espezifikoagoa emanez, eta horrela gai osoa pixkanaka pixkanaka garatuz. Adarretan jartzen ditugun esaldi edo hitz guzti hauek laburrak izan behar dira, izan ere, ez dugu ahaztu behar mapa mentalak dugun informazioa antolatzeko baliabide bat dela eta oso bisuala izan behar da. Horretarako, adibide argi bat, hitz gakoak edo aditzak infitibo eran erabiltzea da.

Beraz, sarrera honetan mapa mentalak nola egiten diren azaltzeaz gain, hauek burutzeko tresna bat proposatu nahiko nuke, izan ere, aurretik probatu izan dut eta oso erabilgarria iruditu zait.

Mapak mentalak egiteko nire proposamena, mindmeister deitutako aplikazioa da. Aplikazio honek, mota eta disneinu askotako mapa mentalak egitea ahalbidetzen du.

Hau da Mindmeister aplikazioaren esteka: Mindmeister

Resultado de imagen de mindmeister


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Nola babestu identitate digitala?

Zuzen jokatu sarean zabiltzanean!