Azken urteotako IKT-en gorakadara ugariak, egunerokotasuneko esparru gehienetan teknologia berriak txertatzea eragin du, esaterako, industrian edo hezkuntzan. Txertatze hau, askotan modu desegoki batean egin izan da eta horrek arrakastarik gabeko ondorio kaskarrak ekarri ditu. Argi dago, teknologia berriak oso aberasgarriak izan daitezkeela esparru askotan, izan ere, tresna oso erabilgarriak eskaini diezazkigukete edozein eginkizun errazteko. Hala ere, aurretik aipatu bezala, teknologia berri asko izan arren, hauen emaitzak alferrikakoak dira ondo ez badira erabiltzen. Beraz, emaitza hauek eraginkorrak izan daitezen teknologien erabilera egokia eta arduratsua izan behar da. Hezkuntzaren kasuan ere, aurretik esan bezala, gainerako esparruetan bezala IKT-en presentzia gero eta handiagoa da ikastetxe orotan. Oraindik fenomeno nahiko berria denez, irakasle askok hanka sartzeko ohitura dute IKT-ak hezkuntzan sartzeko moduan. Beraz, hori ekiditzen saiatzeko, hainbat aholku edo erabilera eg...
Ordu osoan zehar, egun osoan zehar, aste osoan, zehar urte askotan zehar... informazio ugari jasotzen dugu etengabean. Informazioa datokigu kanal eta bide askotatik, batez ere hezkuntza arloan. Saio bat amaitzean, adibidez, informazio asko jaso dugula konturatzen dara eta irakasleak esandako guztia harrapatu ote dugun galdetzen diogu gure buruari, izan ere, buruan hainbeste informazio edukitzeak batzutan gauzak nahastera eraman gaitzake. Informazio guzti hau gure buruan antolatzea ezinbestekoa da, edukia ez bakarrik ulertu, baizik eta barneratzeko. Horretarako, modu asko daude, eta bakoitzak harentzat modu egoki eta argiena dena aukeratzen du. Eskemak ez ezik, gaur egun mapa mentalak ere oso erabiliak dira. Izan ere, oso metodo erabilgarria da dugun informazioa modu antolatu batean biltzeko eta barneratzeko. Mapa mental bat egiteko lehenik eta behin, edukiaren gaia erdigunean jarri behar da, izenburu bezala. Ondoren, izenburu horretako "adarrak" izango balira bezala, gai ...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina