IKT-en erabilera egokia hezkuntzan

Azken urteotako IKT-en gorakadara ugariak, egunerokotasuneko esparru gehienetan teknologia berriak txertatzea eragin du, esaterako, industrian edo hezkuntzan. Txertatze hau, askotan modu desegoki batean egin izan da eta horrek arrakastarik gabeko ondorio kaskarrak ekarri ditu.

Argi dago, teknologia berriak oso aberasgarriak izan daitezkeela esparru askotan, izan ere, tresna oso erabilgarriak eskaini diezazkigukete edozein eginkizun errazteko. Hala ere, aurretik aipatu bezala, teknologia berri asko izan arren, hauen emaitzak alferrikakoak dira ondo ez badira erabiltzen. Beraz, emaitza hauek eraginkorrak izan daitezen teknologien erabilera egokia eta arduratsua izan behar da. Hezkuntzaren kasuan ere, aurretik esan bezala, gainerako esparruetan bezala IKT-en presentzia gero eta handiagoa da ikastetxe orotan. Oraindik fenomeno nahiko berria denez, irakasle askok hanka sartzeko ohitura dute IKT-ak hezkuntzan sartzeko moduan. Beraz, hori ekiditzen saiatzeko, hainbat aholku edo erabilera egoki aipatuko ditut.

Lehenik eta behin, esan beharra dago, kontuan hartu behar dena ikaskuntza dela, eta ez teknologiak. Hau da, irakasle batek programazioa prestatzen duenean, ikasleek zer ikasiko duten kontuan hartu behar du, eta gero, prozesu honetan teknologiak zer neurritan izan daitezkeen lagungarri.

Bestalde irakasleek argi izan behar dute, teknologiak ez direla metodo magiko bat, eta hauek izateak ez duela esan nahi ikasleen motibazioa, interesa edo errendimendua hauek izateagatik soilik igoko denik.

IKT-ak erabiltzerako orduan, ikasleek haien ikaskuntza eraikitzeko, teknologiarekin "gauzak egiten" ikastea da helburua, hau da, datuen bilketa, objektu digitalen manipulazioa, formatu desberdinetan informazioa sortzea, komunikatzea, etab, hau da, IKT-ak i helbururekin erabili behar dira. Alde batetik, eduki espezifikoen (matematika, hizkuntza, natura...) ikaskuntza laguntzeko eta baita konpetentzia digitala barneratzeko.

Esan beharra dago ere, ikasleek IKT-ak banakako lanerako zein taldeko lanerako erabiltzea komeni dela, konpetentzia digitala bi arlo hauetan garatu ahal izateko eta ez soilik baten.

Azkenik, antolaketari dagokionez, ikasleak informatika gelara eramatean, dena antolatuta izan behar dugu, inprobisaziorik gabe, izan ere, oso garrantzitsua da denbora, jarduerak, taldeak eta lan prozesua antolatuta izatea. Honetaz gain, teknologia hauek ez dira ikaskuntza arruntarekiko ekintza paralelo bat bezala panifikatu behar, hau da, IKT-en erabilera curriculumeko helburu eta edukiekin integratuta egon behar da eta koherentea izan behar da une oro.

Iturria: http://www.educacionyculturaaz.com/educacion/decalogo-para-el-uso-didactico-de-las-tic-en-el-aula

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mapa mentalak ikasten hasi nahi?

Nola babestu identitate digitala?

Zuzen jokatu sarean zabiltzanean!