Zuzen jokatu sarean zabiltzanean!

Egunero, astero, hilabetero, urtero... denbora asko pasatzen dugu sarean murgildurik. Honek, asko aberas gaitzake, izan ere, sarean edozein gauza aurki dezakegu eta asko ikas dezakegu bertatik. Sarearen bitartez, informazio esanguratsua jaso dezakegu, jende berria ezagut dezakegu, gure aisialdian bertako aplikazioekin ibil gaitezke une atsegin bat izanez, etab. azken finean, gure gizartea mundu digitalizatu batean sartzen ari da orain dela hainbat urtetik, eta teknologia berriak gero eta txertatuagoak daude gure egunerokotasunean. Beraz, sarea modu egiko batean erabiltzen badugu oso eraginkorra izan daiteke.

Hala ere, sarean ere, bizitzan bezala, mugitzen garen eremu guztietan gure ekintzak eta jarrerak zaindu behar ditugu. Hori egin ez ezean, gaztakak eta gaizki ulertuak sor daitezke eta edonor minduta senti daiteke.

Horren aurrean, hots, hau ekiditeko, Netiketa deitutako oinarrizko hainbat arau ezarri dira, gure intereneteko jarduera egokia izatea helburu izanik. Arau hauek bizikidetza eta errespetua bermatzeko, plataforma desberdinetarako hizkera eta formatu egokiei, jokamolde onei, edukiaren egokitasunari, iritzi desberdinekiko eta pribatutasunarekiko errespertuari egiten die erreferentzia. Esan beharra dago, portaera kode bat izan arren, Netiketaren helburua ez dela gure adierazpen askatasuna murriztea, baizik eta, IKT-ak erabiltzeko modu egokiena adierazteko.

Ondoren, ICESI Unibertsitateko Eduteka deitutako atarian bildu dituzten Netiketaren oinarrizko hamar arau aipatuko ditut:

1. Gogoratu giza aldea: Sarean, hitz egiten dugun pertsonak errespetuz tratatu behar ditugu, gure hitzak neurtuz, hau da, haiek gu tratatzea gustatuko litzaigukeen moduan hain zuzen ere.

2. Izan zure bizitza errealean duzun portaera berdina sarean ere: Gure bizitzako jokamoldeetan legeak eta jokabide arauak errespetatzen ditugun bezala, ordenagailuaren atzea ere berdin kojatu behar dugu, hau da, zintzo eta koherentziaz.

3. Ziberespazioaren ze lekutan zauden jakin ezazu: Sareko edozein espaziotan (web orriak, sare sozialak, blogak, etab.) parte hartu baino lehen, bertako jokabideak eta ohiturak behatzea eta arauak arretaz irakurtzea ezinbestekoa da. Izan ere, sareko espazio guztiek ez dute berdin funtzionatzen eta hanka sar dezakegu informaturik ez egoteagatik.

4. Errespeta itzazu gainerakoek denbora eta banda-zabalera: Inori informazioren bat bidali aurretik, ziurtatu informazio hori garrantzitsua eta laburra dela. Izan ere, pertsona horren denborak, guztionak bezala, balio du, eta gure mezua irakurtzeko beste gauza batzuk egiteari uzten dio.

5. Idazkera mota: Idazkera eta gramatika egokia erabili. Izan zaitez argia eta koherentea, helarazi nahi duzun informazioa distortzionatua izan ez dadin. Izan zaitez atsegina eta edukazioz jokatu, hizkera zakarra edo iraingarria ekidinez, inor minduta senti ez dadin.

6. Adituen jakintzak partekatu: Elkabrnatu bai zure zein adituen jakintzak sarean, gainerako pertsonekin, sare espazio oro ikasteko eta komunikatzeko eremu bat bihurtaraziz.

7. Lagun ezazu eztabaidak kontrolpean manten daitezen: Ez gara sartu behar menperatzen ez ditugun gaien inguruko eztabaidetan eta hauetara sartzekotan zentzudunak izan behar dugu, jarriko duguna argi izanik, eta beti modu zuzen baten. Eztabaidaz ari garenean ez gara gatazkaz ari, baizik eta gai baten inguruko iritzi ezberdinen elkarbanaketan.

8. Gainerakoen pribatutasunarekiko errespetua: Edonork zure ordenagailua erabiltzen badu, haren datuak errespeta itzazu. Ez harakatu haren helbide elektronikoa, artxiboak, etc.

9. Ez baliatu zuk izan ditzakezun abantailetaz: Ez gara baliatu behar sistema ezberdinekiko izan dezakegun ezagutza nahiz sarbideen abantailez, gainerakoetaz aprobetxatzeko.

10. Sabuetsi itzazu gainerakoen akatsak: Gogoratu behar dugu guztiok gizakiak garela eta guztiok sartzen dugula hanka. Ez dugu inor haren akatsengatik epaitu behar, baizik eta akats hori ikustarazten edo zuzentzen lagundu, inoiz ere berataz barre eginez.

Amaitzeko, esan beharra dago hezkuntza arloan gaur egun teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen ari direnez, ikasleei arau hauek helarazi behar zaizkiela sarean ibiltzen ari diren bitartean kontuan hartzeko. Izan ere, interneteko sarea gaur egun komunitate bat bihurtzen ari da, eta komunitatean nola jokatu behar duten erakusten diegun bezalaxe sarean ere zer nolako jokamoldeak izan behar dituzten jakin behar dute.

Iturria: http://eduteka.icesi.edu.co/articulos/Netiqueta

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Mapa mentalak ikasten hasi nahi?

Nola babestu identitate digitala?